Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Introducción a la didáctica del español como lengua extranjera

Espainera munduan

Espainiera munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzetan bigarrena da, jatorrizko hiztunen kopuruari begira (329 milioi), eta gainetik txinera baino ez dauka. Gaur egun 450 milioi pertsonak erabiltzen du (jatorrizko hiztun eta bigarren hizkuntza gisa erabiltzen dutenak kontuan hartuta), eta badirudi etengabe haziko dela, 20 urtetan 535 milioi hiztunetara helduko delarik.

Kalkuluen arabera, 2050ean, AEB izango da espainieraz gehien mintzatuko den herrialdea. Eta gure hizkuntzarekiko interesa gora doa Txinan. 2005etik indarrean dago Brasilen Espainieraren Legea izenekoa. Lege horrek bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiak, publiko zein pribatuak, behartu egiten ditu eskolako ordutegian espainieraren irakaskuntza eskaintzera; eta, horretarako, 200.000 irakasle trebatu edo kontratatuko dira.

Alemaniako Estatistiken Bulego Federaleko datuek erakusten dute 2000/2001 ikasturtean 115.000 ikasle alemanek ikasten zutela espainiera; 2007/2008an, 285.000 ikasle ziren espainiera ikasten ari zirenak, ia % 150 gehiago.

Hamar urte eskasean (2000tik 2009ra), espainieraren erabilerak Interneten % 650,9ko igoera izan du, eta sarean gehien erabiltzen den hirugarren hizkuntza da. Internauten % 7,9 (munduan dauden 1700 milioi erabiltzaileetatik) espainieraz komunikatzen da. Dokumentuen eskaerari dagokionez, munduan laugarren tokian dago.

Espainiera Deustuko Unibertsitatean

1989tik, Deustuko Unibertsitateak, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen barruan dagoen Espainierako Nazioarteko Ikastegiak (CIDEk) atzerritarrentzako ikastaroak eskaintzen ditu. Bertara 1000 ikasle inguru hurbiltzen dira urtean, kontinente guztietakoak eta nazioarteko hainbat programatan parte hartzen dutenak.

1997tik, Espainierako Diploma Ofizialetako (D.E.L.E.) Cervantes Institutuaren Azterketa Zentroa da. Eta 2004tik Bigarren Hizkuntzetako Irakasleen Prestakuntza Programan parte hartzen du, Cervantes Institutuarekin batera, baita Espainiak AEBn duen Enbaxadaren Hezkuntza Saileko Espainierako irakasleentzako prestakuntza planetan ere.

Urtero egoten da hizkuntza sustatzeko nazioarteko azoketan eta irakasle titular kualifikatu talde sendoa du, goi mailako zentro bati dagokiona.
 
Laneko irtenbideak, espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasteari begira

  • Espainierako irakasle Espainiako edo atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako zentroetan.
  • Espainierako irakasle atzerriko unibertsitateetan, adibidez Atzerri Gaietarako Ministerioarenetan edo Fulbright beketan.
  • Hezkuntza Ministerioak eskainitako bekak:
  • Espainierako irakasleak Instituto Cervantesen zentroetan.
  • Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako espainierako harrera-geletako arduradunak.
  • Kultur bitartekariak.
  • GKEak.
  • Turismoaren munduko profesionalak.
  • Itzultzaileak.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-