Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Introducción a la didáctica del español como lengua extranjera

Edukiak

Mintegiak

Orientazio teoriko eta praktikoko mintegi sail batek aukera emango die parte hartzaileei espainierako irakasle izateak eta hizkuntza bat irakasteak zer esan nahi duen konturatzeko, baita irakaslana garatzen hasteko behar diren jakintzak, trebetasunak, tresnak eta oinarrizko teknikak jasotzeko ere. Hortaz, ikastaroan jorratuko dira prestatzen ari den irakasleak izan ditzakeen funtsezko arazoak eta bigarren hizkuntzen irakaskuntzako azken berrikuntzak.

Bai galderarik orokorrenak (zertan datza espainiera irakastea? Zer irtenbide profesional daude?...), bai zehatzenak (zelan zuzendu ikasleei? Zelan egin aurre gramatika kontu bati? Zein eskuliburu aukeratuko dut? Zelan ikus dezaket ikasleen aurrerapena?...): Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatuko dira ikastaroan.

Mintegiak:

  • Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak eta metodo komunikatiboa. (5 ordu)
  • Lau trebetasunak I: irakurriaren ulermena eta idazmena. (5 ordu)
  • Lau trebetasunak II: entzundakoaren ulermena eta mintzamena. (5 ordu)
  • Gramatikaren tratamendua: gramatika pedagogikoa. (5 ordu)
  • Bigarren hizkuntzako gelako materialak eta baliabide didaktikoak aztertzea. (5 ordu)
  • Baliabide didaktikoak I: zinea eta literatura bigarren hizkuntzako gelan. (5 ordu)
  • Baliabide didaktikoak II: prentsa, komikiak eta Internet bigarren hizkuntzako gelan. (5 ordu)
  • Baliabide didaktikoak III: IKTak eta ikasteko ingurune birtualak. (5 ordu)
  • Baliabide didaktikoak IV: Gamifikazioa ikasgelan: jolastuz ikasi. (5 ordu)
  • Ebaluazioa: oinarriak eta teknikak. (5 ordu) 

Praktikak

Deustuko Unibertsitateak atzerriko ikasle kopuru handia jasotzen du urtero. Horrek aukera ematen du ikastaroa eskolako behaketekin eta praktikekin osatzeko, unibertsitateko bigarren hizkuntzako geletariko batean. Horretarako, ikasle bakoitzak tutore bat edukiko du, gelako behaketan eta praktiketan lagunduko diona. (Azaroaren 20tik 30ra)

Informazio gehiago 

Metodologia

Ikastaroaren metodologia batez ere praktikoa izango da. Jakina, saioetan jorratzen diren alderdiek esparru teorikoa beharko dute, baina ikastaroaren asmoa da gai horiek guztiak eskolako esparru praktikoagora eta esperientzia konkretura eramatea. Horretarako, ikasleen parte hartze nabarmena eta aktiboa eskatuko da. Metodologiaren bitartez, ikastaroaren helburuak praktikan jarri nahi dira.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-