Orientazio teoriko eta praktikoko mintegi sail batek aukera emango die parte hartzaileei espainierako irakasle izateak eta hizkuntza bat irakasteak zer esan nahi duen konturatzeko, baita irakaslana garatzen hasteko behar diren jakintzak, trebetasunak, tresnak eta oinarrizko teknikak jasotzeko ere. Hortaz, ikastaroan jorratuko dira prestatzen ari den irakasleak izan ditzakeen funtsezko arazoak eta bigarren hizkuntzen irakaskuntzako azken berrikuntzak.
Bai galderarik orokorrenak (zertan datza espainiera irakastea? Zer irtenbide profesional daude?...), bai zehatzenak (zelan zuzendu ikasleei? Zelan egin aurre gramatika kontu bati? Zein eskuliburu aukeratuko dut? Zelan ikus dezaket ikasleen aurrerapena?...): Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatuko dira ikastaroan.
Mintegiak:
- Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak eta metodo komunikatiboa. (5 ordu)
- Lau trebetasunak I: irakurriaren ulermena eta idazmena. (5 ordu)
- Lau trebetasunak II: entzundakoaren ulermena eta mintzamena. (5 ordu)
- Gramatikaren tratamendua: gramatika pedagogikoa. (5 ordu)
- Bigarren hizkuntzako gelako materialak eta baliabide didaktikoak aztertzea. (5 ordu)
- Baliabide didaktikoak I: zinea eta literatura bigarren hizkuntzako gelan. (5 ordu)
- Baliabide didaktikoak II: prentsa, komikiak eta Internet bigarren hizkuntzako gelan. (5 ordu)
- Baliabide didaktikoak III: IKTak eta ikasteko ingurune birtualak. (5 ordu)
- Baliabide didaktikoak IV: Gamifikazioa ikasgelan: jolastuz ikasi. (5 ordu)
- Ebaluazioa: oinarriak eta teknikak. (5 ordu)