Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Espainieraren didaktikarako sarrera atzerriko hizkuntza gisa irakasteko

Bilboko campusa

Lantegien aurkezpena

Jakin nahi duzu zeintzuk diren espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasteari lotutako oinarriak?

 

Espainierak gero eta interes handiagoa pizten du munduan eta oihartzun handia du nazioarte mailan. Izan ere, gehien ikasten den bigarren hizkuntza izatera iritsi da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako datuen arabera, espainiera ikasten da gehien Estatu Batuetako hezkuntzako etapa guztietan. Ikasle kopuruari dagokionez, bigarren tokian dago Frantzian, Suedian, Brasilen eta Erresuma Batuko alderik handienean. Hirugarren hizkuntza da Alemanian, Kanadan, Danimarkan, Irlandan, Norvegian, Zeelanda Berrian, Portugalen eta Italian.

Horregatik guztiagatik, gero eta laneko irtenbide sendoagoa da, etorkizun handikoa, espainiera irakastea, bigarren hizkuntza gisa. Cervantes Institutua, Hizkuntza Eskola Ofizialak, atzerriko eskola publiko eta pribatuak, atzerriko unibertsitateetako lektoradutzak eta bekak, hizkuntzen ikastegi pribatuak, GKEak… dira espainierako irakasleentzako lanbideko aukeretako batzuk.

Orain aurkezten ditugun ELEko (espainiera bigarren hizkuntza gisa irakastea) lantegiak Espainierako Nazioarteko Ikastegiak (CIDE) irakasle eta etorkizuneko irakasleentzat prestatu eta eskaintzen duenaren hedapen bat da. Gelarako eduki eta baliabide didaktikoei buruzko berariazko lantegi praktiko horien bidez, lanean diharduten edo oraindik prestatzen ari diren irakasleentzat interesgarri diren arloak jorratu nahi dira.