Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Introducción a la didáctica del español como lengua extranjera

Bilboko campusa |

Kurtsoren sarrera

Ikastaroaren deskribapena eta norentzat den

Espainierak gero eta interes handiagoa pizten du munduan eta oihartzun handia du nazioarte mailan. Izan ere, gehien ikasten den bigarren hizkuntza izatera iritsi da.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako datuen arabera, espainiera ikasten da gehien Estatu Batuetako hezkuntzako etapa guztietan. Ikasle kopuruari dagokionez, bigarren tokian dago Frantzian, Suedian, Brasilen eta Erresuma Batuko alderik handienean. Hirugarren hizkuntza da Alemanian, Kanadan, Danimarkan, Irlandan, Norvegian, Zeelanda Berrian, Portugalen eta Italian. Bestalde, espainierak Atzerriko Hizkuntza 1 estatusa du, batez ere, herrialde anglosaxoietan. Herriotan, ikasleek, oro har, hizkuntza bat ikasten dute edo bat ere ez. Eta Frantzian, Suedian eta Brasilen, espainieraren Atzerriko Hizkuntza 2 posizioa nagusi da.

Laburbilduz, espainieraren ikaskuntza atzerriko hizkuntza gisa oso nabarmena da AEBn; igoera ikusgarria bizi du Europa zaharrean, ekialdeko Europan, eta sartzen hasi da Asia, Afrika eta Ozeaniako irakaskuntzan.

Horregatik guztiagatik, gero eta laneko irtenbide sendoagoa da, etorkizun handikoa, espainiera irakastea, bigarren hizkuntza gisa. Cervantes Institutua, Hizkuntza Eskola Ofizialak, atzerriko eskola publiko eta pribatuak, atzerriko unibertsitateetako lektoradutzak eta bekak, hizkuntzen ikastegi pribatuak, GKEak… dira espainierako irakasleentzako lanbideko aukeretako batzuk.

Baina espainiera irakasteak, Espainian zein atzerrian, berariazko prestakuntza eskatzen du, eta horixe da, hain zuzen, ikastaroaren asmoa: prestakuntza orokorra eskaintzea espainiera L2 gisa irakasten hasi berri diren irakasleei.

  • Hainbat arlotako azken mailetako ikasleei edo tituludunei; esaterako, Hizkuntza Modernoak, Filologiak, Giza Zientziak, Pedagogia arloetakoei.
  • Lanean diharduten irakasleei eta espainieraren irakaskuntzan hasi nahi dutenei edo interesa dutenei. 

Helburuak

  • Hausnarketa egitea: zer da espainierako irakasle izatea eta hizkuntza bat irakastea? Atzerriko hizkuntza bat irakasteko / ikasteko prozesuan inplikatuta dauden oinarrizko alderdiak ezagutzea, baita askotariko ikuspegi metodologikoak ere.
  • Tresnak, teknikak eta abilidadeak eskuratzea, trebetasunak tratatzeko. Talde dinamikak eta gelako elkarreragina maneiatzea.
  • Trebatzea espainiera irakasteko materialetan eta erreferentziazko obretan. Modu kritikoan aztertzea merkatuko eskuliburuak, aukeratzen, erabiltzen eta eraginkortasunez ustiatzen ikasteko.
  • Gramatika pedagogikoa ikasi eta gelan erabiltzen jakitea. Gogoeta egitea gramatikari buruzko alderdi batzuez, baldin eta oso zailak badira beste hizkuntza batzuetako hiztunentzat.
  • Hizkuntz gaitasunaren ebaluazioak zer oinarri dituen jakitea eta ebaluatzeko tresnak erabiltzea. Hausnarketa egitea zelan tratatu behar den hutsa E/LEren eskolan.
  • Benetako gela batean irakastea eta, tutore baten laguntzaz, klaseetan eta behaketetan parte hartzea.

Prestakuntza maila

A maila (200 ordu baino gutxiagoko laneko esperientzia. 20 ordu baino gutxiagoko prestakuntza espezializatua).

Prestakuntza eremua

  • Hizkuntzak irakatsi eta ikasteari buruzko ikuspegiak.
  • Irakasteko eta ikasteko prozesuaren plangintza eta ebaluazioa.
  • Gelako baliabideak eta dinamikak.